Jose Luis Otamendi - "Landura"Susa

Liburu aurkezpena

Euria egiten bizi, euria egiten bizi. Landura izatearen lokatzetan arakatzen du Jose Luis Otamendiren poemategi berriak. Mundu zahar baten amiltzea haztatzen du poetak eta behin asmatutako etorkizun puskez eta bizi duen sasoiaz itaundu; noren alde ari den jendea lanean non, zerk egiten duen jendea herri, aspaldiko hitzetatik zeinek balio duen elkar ferekatzeko gaur. Gauza txikien uxarrean dabil —ahoan gerezi hezur bat—, samurtasunaren azal gordinez.

Abenduak 10

18:00 - 18:00

Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)