![[H]AMAR](/media/891/download/%5BH%5DAMAR.png?v=1)
(H) AMARSoinu instalazioa. Durangoko Museoan.

Erakusketa
Kanal anitzeko soinu-instalazioa.
Iraupena: 3 min. 18 seg.
[H] AMAR Lur Merino eta Raúl Lomasen (Doctor Deseo taldeko teklista eta Hermana Mary taldeko sortzailea) proiektu artistiko musikala da, 2022ko Vital Artea Lehiaketan saritua.
[H] AMAR Lurrek lo-galtze batean euskaraz idatzitako poema batetik abiatzen da, eta hamar urte beteko dituen bikote-harreman bati buruz hausnartzen du.
Durangoko Museoan dago entzungai. Ordutegia: 11:00-14:00 / 17:00-20:00