Munduko poesia kaierakAnna Akhamatova. Itzultzailea: Josu Landa / F. Garcia Lorca. Itzultzailea: Juan Luis Zabala. Susa.

Liburu aurkezpena
Walt Whitman, William Butler Yeats, Federico Garcia Lorca eta Anna Akhmatovaren antologiak argitaratu dira MPK bilduman aurten. Itzulpenak Josu Goikoetxeak, Juan Kruz Igerabidek, Juan Luis Zabalak eta Josu Landak egin dituzte hurrenez hurren. Walt Whitman Ameriketako Estatu Batuetako XIX. mendeko poeta gorena da, Emily Dickinsonekin batera; Irlandako bardoa da Yeats, eta halaxe ulertu zuen berak ere bere rola; Federico Garcia Lorca Espainiako poesiaren XX. mendeko poeta nagusietako bat da; eta bere gizaldiko poeta errusiarretan gailenetako bat izan zen Anna Akhmatova.