Izaskun Etxeberria Zufiaurre"Esaten ez den guztian" Pamiela

Liburu aurkezpena
Izaskun Etxeberriaren herria ez da Euskal Herriko sakan edo sakon mitologiko horietakoa, non dena amaitu ostean ere dena bertan geratzen omen den, non malkoak ibaietara doazen, eta hezurrak lurra asetzera. Izan ere, egileak ez du gizakien aberria erakusten baizik eta beraien egonarria, diren tokian direla. [TERE IRASTORTZA GARMENDIA]