Patata eta tomatea, tripontzi parea! eta Tipula eta erremolatxa, hau pagotxa! liburuen aurkezpena

Patata eta tomatea, tripontzi parea! eta Tipula eta erremolatxa, hau pagotxa! Irati Garmendia eta Ane Arzelus

Liburu aurkezpena

4-10 urte. 

Ortuko bizitza bilduma berri honen bidez eta errimak baliatuz, haurrek ikasiko dute ortuan ze barazki landa ditzaketen bata bestearen ondoan eta noiz ez den komeni elkarren alboan ereitea. «Patata eta tomatea, tripontzi parea!» bildumako lehen liburuan, irudi koloretsuen bitartez, patata eta tomatea ez direla bata bestearen alboan jarri behar ikasiko dugu. «Tipula eta erremolatxa, hau pagotxa!» bildumako bigarren liburuan aldiz, tipula eta erremolatxa izango dira protagonistak. Kasu honetan, adibidez, ikusiko dugu zergatik den onuragarria bi horiek bata bestearen ondoan ereitea baratzean.

Abenduak 10

12:00 - 12:30

Saguganbara – Elkartegia