Nire zigiluaAlain Lersundi

Antzerkia

Homofobiaren (beste) istorio bat
Dramaturgia, eszenografia eta antzezlea: Alain Lersundi
Zuei ere gauetan pentsamenduek bisita egiten al dizuete? Nortzuk dira pentsamendu hauek? Gaua luzea izaten da burua bueltaka dabilenean, eguna ere luze da jendartean lekurik aurkitzen ez duzunean. Lorik egin ezinda dagoen nerabeak, genero binarismoak eta sexu/genero dikotomiak sortzen duen botere estrukturala agerian jarriko du, gau batetako pentsamenduen bilakaeraz.
- Eta zuk? Zer egiten duzu?
- Nik ez dut ulertzen, baina errespetatzen dut
 

Abenduak 9

13:00 - 13:25

Szenatokia – San Agustin Kultur Gunea