Abenduak 9_3taldea_KilimaterioaKartela

KilimaterioaKaitin Allende, Oihane Perea, Iratxe Ibarra eta Irati Anda

Ikuskizuna

Honako ikuskizun hau, bakarrizketak eta bertsolaritzak osatzen dute.

Bakarrizketa: Kaitin Allende.
Bertsolariak: Oihane Perea, Iratxe Ibarra, Irati Anda.
Kaitin Allendek sortutako “Klimaxetik klimateriora eta buelta” (Komendialdia jaialdiko txapelketako irabazlea ) bakarrizketatik sortu da KILIMATERIOA. Zer gertatzen da emakumearen bizitzan klimaterioan sartu eta menopausia ate joka dagoenean? Nola sentitzen gara? Alboan duguna akabatzeko moduan gaude. Suminkortasunez beteta abanikoen erreginak bilakatzen gara. Eraldaketa prozesu honek bestelakoak ere ematen dizkigu. KILIMAterioak klimaxera iristeko autopista bilatzen ari denean klimaterioarekin topo egiten duen emakumearen ibilerak kontatuko ditu, bakarrizketa eta bertsoak uztartuz elkarrizketara bidea egiteko. Emakume helduak oholtza gainean, sortzaileak, sorginak, bakoitza egoera eta ziklo desberdin batean murgilduta gaiari umorez eta konplexu gabe heltzeko gogoz. Estreinaldi ederra izango da saio bakoitza, jolasak eta inprobisazioak lagundutako akelarre txiki bat. 
 

 

Abenduak 9

18:30 - 18:55

Szenatokia – San Agustin Kultur Gunea