Loa eta Laia

Loa eta LaiaTalde lana

Film emanaldia

Telesail musikatua. 

Loa eta Laia lagunak dira eta musika maitatzen dute. Ausartak, freskoak eta dibertigarriak dira. Azkarrak eta sortzaileak, erronka guztiei pasioz, adorez, ilusioz eta elkarlanean aurre egiten dizkiete. Musika talde bat sortu dute eta abestien bitartez abentura ezberdinak bizi izango dituzte. Qiang eta Niko lagunak ere taldean parte hartuko dute, bateria eta pianoarekin abestien erritmoa eta melodiak osatuz. Abestiak ikutu modernoa eta berritzailea dute, doinuetan musika estilo anitzak nahastuko dituzte: rock, pop, folk, rap, bluegrass, reggae, jazz... Era berean, kultura eta jatorri anitzetatik eratorritako musika estiloak ere landuko dituzte. Loa eta Laiaren unibertsoan, baso biziak, animaliak, zuhaitzak eta landareak ere agertuko dira. Gora musika alaia, ongi etorri Loa eta Laia!

Abenduak 8

11:00 - 12:00

Irudienea – Zugaza