GERUZAK proiektuko ASKATASUNA ikus-entzunezkoaren estreinaldia

GeruzakJakin Fundazioa eta Elkar argitaletxea

Film emanaldia

Pentsamendua lantzeko ikusentzunezkoak.

Gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta, euskaraz eta euskaratik, feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzea helburu duen ikus-entzunezko proiektua da Geruzak. Elkar argitaletxeak eta Jakin fundazioak elkarlanean sortua, gazteekin gazteentzat egina. ASKATASUNA gaia ardatz hartuta, ikus-entzunezko horretan bost gaztek hainbat galderen inguruan hausnartuko dute. Ondoren, solasaldia egingo dugu protagonistetako batzuekin. Zer da askatasuna zuretzat? Aske sentitzen al zara? Askatasuna loturarik eza al da? Mugak al ditu zure askatasunak? Noiz sentitzen zara preso?Borrokarik gabe askatasunik bai? 

Abenduak 9

12:30 - 13:30

Irudienea – Zugaza