
Appa hi!Euskal edukien plataformak

Aurkezpena
Appa hi! aplikazioa eskuko telefonoaren bidez hitanoa ikasteko aplikazioa da. Jolastuz ikasi: modu errazean, jolasean, ia konturatu gabe 5 astean hitanoaren oinarriak ikasteko aukera ematen du. Oinarri teorikoak eskaintzen ditu, baina ikasketa prozesuaren funtsa galdera-erantzun estiloko jokoa da.
Badihardugu Euskara Elkarteak garatu du, CodeSyntax-ekin elkarlanean.