Orri Zuriak BetetzenUnai Alberdi eta Eneritz Aulestia

Film emanaldia

Iraupena: 85

“Orri zuriak betetzen”, Unai Alberdi eta Eneritz Aulestiak zuzenduta, memoria historikoa berreskuratzeko helburuarekin eginiko dokumentala da. Gerra Zibilak eragindako indarkeria egoera gordinek, sufrimendu eta min sakona utzi dute euskal herritarren artean eta dokumental honek Astigarragan gerra zibilaren biktima izan direnei eman die ahotsa. Garaiak aldatuz joan dira urteak aurrera joan ahala – gerra zibila, diktadura, trantsizioa, demokrazia-, baina indarkeriazko gertakari guztiek giza eskubideen urraketa larriak izan dira eta belaunaldiz-belaunaldi igaro diren beldurra eta isiltasuna utzi dituzte ondoriotzat. “Orri zuriak betetzen” dokumentalaren abiapuntua Maddalen Laburu historialariak burututako gerra zibila eta frankismo garaiko, zehazki, 1936tik 1945era, Astigarrako biktimei buruzko ikerketa-lana da. Maddalen Laburuk aktiboki hartu du parte dokumentalaren ekoizpenean; berak eraman du dokumentalaren haria eta elkarrizketatzaile- eta aurkezle-lanetan aritu da. “Orri zuriak betetzen” dokumentalak iragan hurbilean geratzen den Gerra Zibilaren ikuspegi kritiko bat erakusten du eta ekarpen baliagarria egiten du gertatutakoa ez ahazteko. Ezin dugu gaizki idatzita edo idatzi gabe dauden orririk pasatu, orri zuriak bete egin behar dira; pasatu ahal izateko.
 

Abenduak 10

13:00 - 15:00

Irudienea – Zugaza