Lagunok! podcastaEleder Iglesias

Film emanaldia

Iraupena: 30

Lagunok! euskaraz sortutako eta ekoiztutako podcast saio berria da. Saioak asteazkenero atal berri bat argitaratuko du, Eleder Iglesias aurkezlea izanda. Lagunok! gazteentzat zuzenduta dago eta orain arte euskaraz dagoen podcastik fresko, "express" eta dinamikoena da. Spotify, Google podcast eta Apple podcast plataformetan entzungai dago eta hainbat atal ezberdin jorratuko ditu. Mahai inguruak, gonbidatuei elkarrizketak edota gai sozialen inguruako analisiak landuko dira. Musika eta soinu efektuak garrantzi handia hartzen dute Lagunok!en, astero entzuleei energia dosia ematea duelako helburu nagusi bezala. Gurekin bat egin nahi? Hauxe da Lagunok!
 

Abenduak 8

11:00 - 12:00

Irudienea – Zugaza