Munduan barna (Herriak, ipuinak eta giza eskubideak)TZ Testu Zaharrak
Aurkezpena
Parte hartuko dute: Xabier Monasterio, Garbiñe Biurrun eta Laura Freijo
Liburua oinarrizko ideia batetik abiatzen da: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak biltzen dituen printzipioak gizatasunari dagozkio, eta nola edo hala, neurri batean edo bestean, alde eta aldi guztietako gizarteetan presente egon dira, elkarbizitza zuzentzeko oinarri gisa. Horregatik, jatorrizko herrietara jo dute, eta beren ipuinetan arakatuz, giza eskubideekin zuzeneko nahiz zeharkako zerikusia izan dezaketenak aukeratu dituzte. Kapitulu guztiek egitura bera dute: herri bakoitzaren aurkezpena; giza eskubideei loturiko ipuina bera, herriak kontatzen zuen bezala emanda; eta, horren ostean, iritzi artikulu bat, lotura hori nabarmenduz eta eskubide bakoitzak egun bizi duen egoeraren berri emanez.