SAHARA, HERRI BAT ERRESISTENTZIAN

Sahara, herri bat erresistentzian (disko-liburua)Kristina Berasain (Berria), Eñaut Elorrieta, Olaia Inziarte eta Iraia Okina

Aurkezpena

Sahara, hitzetan eta kantetan Saharar herriari eskainitako liburu bat eta disko bat argitaratu dira udazkenean. Kristina Berasain kazetariaren eskutik datoz bi proiektuak. Sahara, herri bat erresistentzian kazetaritza kronika bat da, kolonizazioaz, okupazioaz eta gerraz ari dena, baina batez ere herri baten erresistentziaz. Aleka bilduman kaleratu da, BERRIAren, Elkarren eta Jakinen eskutik. Saharari kantari, berriz, hamabi kantaz osatutako disko ederra da. Euskal kantari apartak daude tartean; denak, ahaztutako eta isilarazitako herri bati kantari. Euskal Fondoa, BERRIA, Elkar eta Bakun dira babesleak.

Abenduak 10

11:00 - 11:30

Ahotsenea Literatura – Musika Eskola