Musikaren plaza 027
2019an sortu zen Ezpalak, beste hainbat taldetan (Voltaia, Los Moths edo Grises) aritutako musikariekin: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). Azken horrek Xabi Arrieta aurreko bateria jolea ordezkatu du. 90. hamarkadako rock alternatiboko taldeekiko pasioak eraman ditu lau lagunok elkartzera. Fuzz soinuak eta riff indartsuak ahots melodikoekin nahasten dira.