Goienkale 027
Liburu irudiztatu honek 37ko euskal haurren bizitzaren historiak ezagutarazi nahi ditu. Haur horiek beren etxeak, senideak eta ezagututako guztia atzean utzi behar izan zituzten bonbardaketak areagotu egin zirenean iparraldeko frontean Espainiako Gerra Zibilaren aldian, eta nahitaezko migrazioaren abenturan murgildu behar izan ziren. Izenburuan Memoriak aipatzen dugu, 37ko "haurrek" –gaur egun helduak direnak– lehenengo pertsonan kontatutako oroitzapenei erreferentzia egiteko. Hala ere, "memoriaz" hitz egiten dugunean, ez dugu aipatzen Euskal Herriaren oraintsuko historia –gure amen eta amonen bizi-historia, emakumeak eta haurrak izan baitziren erbesteratu zirenak, gizon helduak gerran borrokan aritzen ziren bitartean– gogoratu eta ez ahazteko soilik; aitzitik, haien bizi-esperientziak –etxean horrenbestetan kontatuak– guregan hainbeste barneratu dira, non gure nortasunaren parte diren eta batzuetan haien historiak gure erbestealdiak direla sentitzen dugun.