Goienkale 034
Euskararen berreskurapena eta Euskal Herria berreuskalduntzea dira erakundearen xedeak: euskara normaltasunez eta egunerokoan erabiliko duen jendartea eraikitzea, hain zuzen. Hori lortzeko, helduen euskalduntzea eta alfabetatzea nahiz hizkuntzaren erabileraren alorrak jorratzen ditu: euskara-eskolak, ikerkuntza, material didaktikoen sorkuntza, irakasleak prestatzeko ikastaroak, kultur ekitaldien antolakuntza, euskara erabiltzeko praktika-jarduerak, lantegi eta erakundeen normalizazio-planen diseinua eta kudeaketa, itzulpengintza- eta zuzenketa-zerbitzua eta euskararen aldeko kontzientziatze-kanpainak.