Musikaren plaza 069
Ekhi Lambert Irulegiko konpositore eta kantautorea da. Influentzia desberdinak juntatuz (euskal kantu herrikoia, folk, musika inpresionista, bideo jokoetako musika), interpretazio eta idazkera musikalaren norberako ikusmoldea aldarrikatzen du. Konposizio eta moldaketak beste artista batzuentzat ere egin izan ditu, baita orkestra (Baigorriko Gaiteroak eta Et Incarnatus, Oiasso Kamerata, Gaitistaneko Orkestra) eta dantza konpanientzat (Alabena konpania, Arrola Kantari eta gitarrista gisa, hainbat proiektutan ere dabil musikan (Haira, Altxalili Show !, Izakiak ikusgarria, Laura Etchegoyen). Bere bakarkako bigarren diskoarentzat, Ekhi Lambertek hainbat musikarirekin obra oparo, zorrotz eta anbiziotsua sinatzen du. Inbasioak diskoa anitza iragartzen da, bazter, xoko eta pasabidez betea. Musikari desberdinen laguntzarekin gauzatu izan du lan hori : hauek dira Oiasso Kameratako sokak, Joseba Irazoki, Félix Buff, Oihan Oliarj-Ines, Ludovic Leriche… Diskoa 2023ko primaderan grabatua izan da Garate (Kaki Arkarazo) eta Shorebreaker (Johannes Buff) estudioetan. Taula gainean, kantagintza eta poesiari lehentasuna emanez, Ekhi Lambertek bikote modua aurkezten dizkigu bere kantu berriak, Haize Carricaburuk akonpainaturik. Amets batek irudimena bizikide egiten duen gisara, Ekhi Lambertek atmosfera elegante eta epiko bat josten du.