Ospe handiko idazle zein idazle hasiberriei, norbanako, talde zein elkarteei, proiektu txiki zein handiei argia ikusten laguntzea da 1545 argitaletxearen xedea.
Argitaletxearen ekimenez abiatuta edo sortzaileak buruan dabilkionari irteera emateko, prozesu osoa elkarrekin egin ahal izango dugu; elkarrekin proposamenak eta ideiak, elkarrekin edizio lana, zuzenketa, diseinua eta inprimaketa, eta, lanak argia ikusten duen unean ere, elkarrekin zabalkundea. Urte askotako esperientziak ematen digu kate osoa zehaztasunez, mimoz eta kalitatez lotzeko aukera.
Eneko eta Xabi Salaberria gara, anaiak, eta familia giroan aritu nahi dugu zurekin ere, pertsonak eta proiektuak modu berezian zainduz. Elkarlanean sinesten dugu, eta argitaletxearen ateak zabalik izango ditu ideia hauekin bat egiten duen proiektu orok.
Amestea maite dugu, eta ametsak egia bihurtzeko ohitura dugu.
Ideia berririk bai?