Barrenkale 020
Mondragon Unibertsitatea 1997an sortu zen eta maiatzaren 30eko 4/1997 legeak ofizialki onartu zuen. Gizartea eraldatzeko konpromisoa hartu du eta konpromiso hori euskarri duen partaidetza-ereduan islatzen da. Unibertsitatea kooperatiboa da, Mondragon Korporazioa enpresa-multzoko kidea. Alde horretatik, inguruarekin, gizartearekin eta beraien garaiarekin inplikatuta dago; beraz, bokazio humanista du. Formazio-ereduaren oinarria hezkuntza-sistema da, baina enpresak eta erakundeak inplikatzea sustatzen dute, gizarte-eskuragarritasuna, ikasketen eta lanaren bateragarritasuna, ikerkuntza eta transferentziaren garapena eta etengabeko prestakuntza bermatzeko. Berrikuntza, sustraiak, unibertsaltasuna, sormena, dinamismoa, ikerketa, difagarritasuna, hurbiltasuna, kanpoarekiko konexioa, irismen luzeko begirada. Horiexek dira Mondragon Unibertsitatearen izaera adierazten duten ezaugarrietako batzuk. Unibertsitate praktikoa, erreala, konprometitua, pertsonen garapenean oinarritua, enpresaren eta gizartearen beharretara bideratua, mundu errealeko erronkei aurre egiteko pentsatua, non ezagutzak eta ezagutzaren aplikazioak ez duten mugarik.