Barrenkale 032
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitaratze-jarduera koordinatzen du. Beraien argitalpenen bidez, erakundeak herritarrengana gerturatzeaz gain, herritarrek botere publikoen kudeaketaren berri izango dutela bermatu nahi dute, horixe baitute eskubidetariko bat. Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren argitalpenek gizarteari Administrazioaren jardueraren berri emateaz gain, ekimen pribatuak behar beste lantzen ez dituen beste eremu batzuen hutsuneak ere betetzen dituzte, betiere ondare historikoa eta kulturala babesteko eta transmititzeko asmoz. Horrela, argitalpenek gai ugari hartzen dute beraien baitan: botere publikoen jarduera, administrazio publikoen eta gizartearen ikerketa zientifiko-teknikoa, turismoa, tokiko ohiturak, pentsamenduaren zein kulturaren zabalkundea eta sustapena.