A Fin de Cuentos argitaletxean, liburu ilustratuak argitaratzen ditugu. Bestelako etiketarik gabe. Izan ere, irudietatik abiatuta, denetarik interesatzen zaigu: ez-fikziozko liburuak, literarioak, hitzik gabekoak eta hitzez beterikoak.
Uste osoz egiten diegu ihes jakintzari trabak jartzen dizkioten testu idatziei, itxurakeriari, gehiegizko sentimentaltasunari eta umore faltari.
Ondo eginiko liburuak argitaratu nahi ditugu. Euskarri ederrekin edukiari balioa gehitzen diotenak. Haur eta gazteei hizkera bizi eta irisgarrian mintzo zaizkienak, gure munduaren konplexutasuna ulertzen lagunduko dietenak eta gaitasuna emango dietenak hausnar dezaten eta ikuspuntu propioa garatu dezaten. Aitzakia paregabea izango direnak guraso eta seme-alabek elkarrekin denbora igaro dezaten.