Goienkale 039
Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendu herritarra da. Euskal Herriko lurraldeetan etorkizun politikoa erreferendum bidez erabakitzea helburu duena, normaltasunez, libre eta demokratikoki. 2013an sortu zen, eta, ordutik, kultura demokratikoan eta bizikidetzan sakontzeko dinamika eta mobilizazio ugari antolatu ditu, herritarren parte hartzea eta ahalduntzea ardatz hartuta, eta balore demokratiko eta baketsuak oinarri. Eragile autonomo eta autofinantzatua da Gure Esku eta dinamika sendotzeko helburuarekin, bazkidetza kanpaina jarri berri du martxan. Erabakitzea herritarron esku dago. Egizu posible!