Artekale 047
consonni argitaletxeak espazio kultural independentea du Bilboko San Frantzisko auzoan. 1996az geroztik, kultura kritikoa sortzen dugu, eta, gaur egun, hitz idatziaren aldeko apustua egiten dugu, baita hitz xuxurlatuaren, entzundakoaren, isilpekoaren eta gaitzetsiaren aldekoa ere; hitz hori ekintza eginda, gorpuztuta. Artearen, literaturaren, irratiaren eta hezkuntzaren eremu zabaldutik, bizi garen munduari eta mundu horri eragiten diogu. Minuskulaz idatzita eta etengabeko mutazioan, consonni izaki androginoa eta politzefala da, feminismoak eta entzutea superboteretzat hartuta. Distantzia laburretan jolasten dugu. Ekonomia sozial eta solidariotik eta hurbileko komunitate batetik abiatuta, tokiko eta nazioarteko sormen-talentua babesten eta zabaltzen dugu. Liburuak, ebook-ak eta podcast-ak editatzen ditugu, aparteko pentsamendua partekatzeko, literatura-generoak hondatzeko eta saiakuntza eta fikzioa transferitzeko. Arte-proiektuak, tailerrak, topaketak, eztabaidak, irrati-showak eta arte-egoitzak ekoizten ditugu gure espazioan eta beste leku eta hiri batzuetan, konplize askorekin lankidetzan.