Argitalpen Saila, Deustuko Unibertsitateko argitalpen jardunaren arduraduna da, Jesusen Lagundiaren ardurapeko bi campusetan, Bilbon eta Donostian. Ikerketako, Berrikuntzako eta Transferentziako Errektoreordetzaren menpean dago. Helburua da liburu eta aldizkari zientifikoen argitalpena eta zabalkundea egitea, jakintza hori komunitate zientifikoan eta gizartean zabaldu dadin.
Helburu horietan laguntzeko, Unibertsitateak badu Argitalpen Zientifikoen Batzordea, Argitalpen Zerbitzuari bere zereginean laguntzen diona eta argitalpenen katalogoa osatu behar duten tituluen hautaketa egiten duena.