AHOTSAK.EUS-BADIHARDUGU ELK.

LANDAKO GUNEAN KOKAPENA

Artekale 036

Badihardugu Deba Ibarreko Euskera Alkartia eskualdeko euskara bultzatzeko sortu zen 2000. urtean. Ahozkotasuna lantzea eta euskararen erabilera ziurtatzea, batez ere gazteengan eraginez, izan dira eta dira, ahozko ondarea jaso eta hedatzearekin batera, elkartearen lan ildo nagusiak. Ahozko Ondarea eta herri-hizkerak jaso eta zabaltzea helburu duen Euskal Herriko Ahotsak (ahotsak.eus) du proiektu nagusi eta ezagunena. Proiektu horren barruan, hitanoa biziberritzeko zenbait egitasmo jarri dituzte martxan hainbat herritan (Oñati, Azkoitia, Antzuola…) eta elkarlanean dabiltza langintza berean ari diren beste zenbait talderekin. Elkartearen filosofia elkarlanean oinarritu da hasiera-hasieratik, eta lankidetza-sare zabala osatu dute Euskal Herri osoan. Azken urteetan erreferentzia bihurtu dira ahozko ondarea eta hitanoa biziberritzen. Bestelako hainbat lan ere gauzatu dituzte: hitzaldiak, mahai-inguruak, aholkularitza elkarte eta udalei, euskalkien inguruko ikerketak, argitalpenak (https://badihardugu.eus/argitalpenak) …

http://www.badihardugu.eus - www.ahotsak.eus

Urteko nobedadeak


Azokako produktuak