Imanol

LANDAKO GUNEAN KOKAPENA

Goienkale 027

Izenburua: Oiloarrautza. Filosofiari sarrera nobelatu bat. Autorea: Imanol Álvarez Varela (Larrabetzu, 1984) Filosofiako irakaslea da Bigarren Hezkuntzan 2014tik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berrikuntza zentroan emandako bi urteko parentesi txiki bat tartean. Bertan, curriculum berriaren eraketan parte hartu du eta pedagogia aholkulari-lanak egin ditu. Filosofian lizentziatua, Haur Hezkuntzan diplomatua eta Haurrentzako Filosofian Masterra, 15 urte baino gehiagoko esperientzia du elkarrizketa filosofikoaren erabileran, eta Jakinmin Euskal Herriko praktika filosofikoen elkarteko kide sortzaileetako bat da. Filosofiari eta hezkuntzari buruzko hainbat artikuluren idazlea, hau da bere lehen eleberria. Sinopsia: Iker beste edozein nerabe bezalakoa da. Futbola, neskak eta arratsaldeak lagunekin pasatzea gustatzen zaizkio, ikasketak baino dexente gehiago. Baina gauzak aldatu egiten dira batxilergoko lehen maila errepikatzen duenean, horrek, ezinbestean, bere erosotasun eremutik ateratzen bai du. Hala ere, hasiera batean drama bat zirudiena, hazkunde pertsonalerako ate bihurtuko da, bere Filosofiako irakasle zaharraren eta ikaskide berrien laguntzaz. Gaiei dagokionez, maitasuna, adiskidetasuna, familia... bezalako gai handiak, edo gaur egun pil-pilean dauden feminismoa, genero kontua edo teknologia berriak, etengabe agertzen zaizkigu. Guztiak, hori bai, nerabe talde baten egunerokotasuna ikuspegi filosofiko batetik erakusten digun eleberri batean. Oiloarrautza filosofiarako sarrera nobelatu bat da, haren kontzepturik oinarrizkoenak edozein irakurlerentzat modu atsegin eta gertukoan azaldu nahi dituena, errealitatearen eta ideien artean, bizitzaren eta pentsamenduaren artean, dagoen berezko lotura agerian utziz. Esan beharriz ez dago, ezinezkoa dela lehenengo zer doan zehaztea.

Urteko nobedadeak


Azokako produktuak