Barrenkale 010, 011
Nabarralden memoria kolektiboa berreskuratzeko eta ezagutzeko ahaleginean urte asko daramatzate. Ahanzturaren aitzinean gertatutakoak ikasi baino ez dute, egungo egoerara ailegatzeko. Gure historiaren kontzientziak, bai eta talde ondarearen beste forma batzuek ere, nor garen esanen digu, egungo errealitatean bizi ditugun arazoetako asko nondik datozen ulertzen lagunduko digu, eta etorkizunari elkarrekin ekiteko orduan gure erreferenteak zeintzuk diren argi ikusten ahalbidetuko digu. Nabarralde, honela, ikerketa-proiektu gisa eraikitzen da, ezagutza, sustapena, bilgunea… eta funtsezko helburua du, hain justu, kulturaren, historiaren eta gizatalde gisa eratzen gaituen guztiaren zabalkunde handiena egitea.