Barrenkale 001-009
Txalaparta narratiba eraldatzaileak zabaltzen dituen Euskal Herriko argitalpen-plataforma bat da. "Mundua aldatzeko liburuak". Hori da gure argitaletxearen motibazioa, sortu zenetik eta gaur egun arte. Eta ez, ez gara liburu batek munduko ordena aldatuko duela pentsatzeko bezain inozenteak, baina ideien hedatzaile diren heinean, liburuek errealitatea eraldatzen, memoria gordetzen, aniztasunari bidea irekitzen eta utopiak elikatzen laguntzen dutela uste dugu. Hori da gure ekarpena eta gure konpromisoa gure herriko eta mundu osoko borroka justuekin. Asmo horri jarraiki, 40 liburu inguru kaleratzen ditugu urtero, eta hala osatu dugu, gure ibilbidean zehar, mila titulutik gorako katalogoa, euskaraz eta gaztelaniaz. Euskal gaietan espezializatu gara, lan historikoak eta gaurkotasunezkoak uztartuz, eta euskarazko narratibaren aldeko apustua eginez, baina beti izan dugu begi bat ere munduan jarrita, gure izaera internazionalistaren ondorio. Arlo horretan, mundu osoko literaturari, saiakerari, nazioarteko politikari, antikapitalismoari, ekologiari, feminismoei, herri zapalduei eta ezkerreko klasikoei eskaini dizkiegu gure orrietako asko. Haurrentzako (Txo!) eta gazteentzako (Axuri Beltza) euskarazko bildumak ere baditugu, bai eta komikiak ere. Eta aitzindariak izan ginen euskarazko literatura erotikoa argitaratzen edota Euskal Herriko memoria historikoarekin lotutako entziklopedia lanak osatzen. Editores Independientes izenarekin, elkarlanean ari gara beste herrietako argitaletxeekin, hain zuzen ere Mexikoko ERA, Txileko LOM eta Uruguaiko TRILCE-rekin, aniztasunaren aldeko etengabe. Hasieratik Alliance Internationale des Editeurs Indépendants-eko kide ere bagara, eta odolean daramagu gure baloreak partekatzen dituzten beste batzuekiko elkarlan eta lankidetza. Beti ere, gure irakurle kritiko eta konprometituak asetzeko helburuz. Nafarroatik, gure herriaren soberania kulturala eta informatiboa lagundu eta bermatu nahi duen egitasmoa da. Halaber, munduko herrien arteko harremana hobetuko duen edozein literatur lanen bozgorailu ere izan nahi dute, errealitatea eraldatzen, memoria historikoa berreskuratu eta gordetzen, eta aniztasunari eta utopiei bideak zabaltzen lagunduz… Euskaraz eta gazteleraz argitaratzen dute batik bat, 30-40 liburu urtean: euskal literatura, beste herrietakoa, saiakera politikoa eta historikoa, kritika soziala, ezkerraren klasikoak, historia entziklopediak… Beraien ezaugarri nabarmenena, ezbairik gabe, Txalapartak aurrera egitea ahalbidetzen duten harpidedun eta irakurleak dira. Orain, gainera, Editoriales Independientes izenarekin, elkarlanean ari dira beste herrietako argitaletxeekin.. Honela, Mexikoko ERA, Txileko LOM eta Uruguaiko Trilce argitaletxeekin batera argitalpen aniztasunaren aldeko borrokan ari dira etengabe, pentsamendu bakarrari aurre eginez. Hasieratik Alliance Internationale des Editeurs Indépendants-eko kide ere dira.