Goienkale 027
Hitz-irule proiektua sortu dugu irakurketa errazeko formatua duten liburuei tokia emateko. Baita liburu horiek bultzatu, sortu eta argitaratzeko ere. Gainera, Hitz-irule irakurleen eta euskarazko irakurketa errazeko liburuen topagune izatea nahi dugu. Hitz-irulek bi bilduma ditu: Kalafate ospe handiko idazleen euskarazko irakurketa erraza formatura egokitutako klasiko unibertsalaren bilduma. 8 izenburu ditu bilduma honek: Kapitain ausartak, Zentzua eta sentiberatasuna, Peter Pan, Basabizitzaren deia, Munduari bira 80 egunetan, Cantervilleko mamua eta Talismana. Azkena argitaratu berri dugun “Baskervilletarren zakurra”, Conan Doyleren Sherlock Holmes famatuaren abenturak ezagutzera emateko irakurketa erraza formatuan ere. Beste bilduma, Bost Ipuin, Argentinako kulturaren idazle esanguratsuen ipuinen bilduma da eta lehen izenburua “Intrigazko bost ipuin” da, aurten kaleratu duguna ere. Irakurketa Errazak baimentzen digu zailtasunik gabe irakurtzen duguna ulertzen, euskaraz literaturaz gozatzen eta ikasketa, emozio, dibertimendu eta ezaguera iturri amaigabea bezala erabiltzen. Horrela inklusioaren alde egiten du. Hitzak iruten eta irudikatzen, irakurtzen libre sentitzen gara.