Musikaren plaza 018
Bizkaitar trikitilari eta musikaria; 35 urtetik gora, etenik gabe, sorkuntza eta interpretazio lanetan ari da. Azkenaldian, joan den urtean kaleratutako lanaren inguruan murgilduta dabil, bere doinuak, soinu-txikia, panderoa, ahotsak eta koplekin era berezian bateratuz eta kaleratuz. Bere hastapenetik, ibilbidean zehar jasotakoak, eremu-azterketarekin osatuz borobildu du Hamaikatxu kopla...pandero baten konture! lana. Aipatutako oinarrizko osagaiak, gitarra, Kontrabaxua, eta besteak beste haizezko tresnak jantziak azalerazten ditu, herrikoia den lana folk ikutuez plazaratuz. 2021.azokan ere lan berria aurkeztuko du, aurrekoaren ildoa jarraituz.