Musikaren plaza 041
Kai Nakai artista gasteiztarra da, proposamen fresko eta indartsuekin moldeak apurtzen dituen abeslaria. Euskarazko reggaetoian aitzindaria izanik, gaur egun popa, elektronika, reggaetoia eta beste erritmo batzuk fusionatzen dituen estilo propioa lantzen du. Bere letrek ahalduntzea, askatasuna eta norbere burua maitatzea aldarrikatzen dute. 2020an Baimenik Gabe diskoarekin egin zuen debuta, euskarazko reggaetoia eszenan kokatuz. Ondoren, 2021ean, Maitia EPa kaleratu zuen, maitasunaren gaia ardatz hartuta bost abestiren bidez. 2023an, hainbat single kaleratu zituen, 2024ko Gaupasa albumaren iritsiera iragarriz. 2024ko urrian, Gaupasa kaleratu du, hizkuntza anitzeko lan berezia, zortzi emakume artistarekin elkarlanean egina. Abesti bakoitzak nortasun berezia du, eta musika eta koreografia elkartzen dituen ikus-entzunezko zuzeneko esperientzia bat osatzen du. Gaupasa-rekin, Kai Nakai euskal eszenako artista berritzaileenetako bat bihurtu da, bere musika eta mezua publiko anitz eta global batera eramanez.