Musikaren plaza 021
Txulalai taldekideok eskoletan landu nahi izango lituzketen kantak sortzen ditugu. Haurrek musikaren bitartez ikasten dutela ohartuta, geuk ere eduki jakin batzuk barneratzeko kantak proposatzen ditugu, hau da, abesti didaktikoak. Bestalde, badira egungo gai zehatz batzuk letra eta doinua jarri nahi dizkieguna, gai hauekiko sentzibilizazioarekin lagundu nahi genukelako. Musika gai hauek lantzeko abiapuntu eta motibazioa dugu eta gure helburuak lortzen laguntzeko tresna ezin hobea. Era honetara haurrek gozatzeaz gain, edukiak barneratu eta hizkuntza bera ere landuko dute; dantzatuz, motrizitatea, espazioa eta koordinazio landuko dute. Aretoetan, herriko jaietan eta eskoletan emanaldiak ematen ditugu. Zuzeneko musika ikuskizuna eskeintzen dugu.Emanadi bakoitzean haurrak dira protagonistak eta beraien parte hartze aktiboa bultzatzeko erremintak jartzen dizkiegu: musika eta kopiatu ditzaketen koreografiak.