Goienkale 11
Haur eta gazte literatura euskaraz. Desclée argitaletxea (Desclée De Brouwer – DDB) 1944. urtean Bilbon sortutako senitarteko enpresa da. 75 urte daramatza edizio munduan murgilduta, batez ere humanismoaren balioak hedatuz, beti ere, heziketa eta arlo akademikoko beste batzuk ahaztu gabe, hala nola, psikologia, pedagogia, autolaguntza, enpresa kudeaketa edo haur eta gazteentzako euskal literatura. Kalitatea, askatasuna eta identitatearekin konprometituak daude.