Olaia Inziarte

LANDAKO GUNEAN KOKAPENA

Musikaren plaza 20

LLB (lehego lepotikan burua) Olaiaren lehenengo bakarkako diska da. Sortetxearen eta hau inguratzen duten pertsona eta tokien baitan dabil lan honen imaginarioa, eta Olaia ttikiarekin eta Olaia ttikitik egina dago. Hala ere, lan talde koxkorra izan da LLBren atzean: Josu Erviti, grabazio guztia, nahasketa eta masterizazioan aritzeaz gain, produkzio lanetan aritu da hasieratik Olaiarekin, eta honekin batera Adrián Mangado. Ander Unzaga (teklatuak) eta Eric Dezak (kitarrak), nahiz Joseba San Sebastianek (baxuak) lagundu dute kantak janzten. Hauez gain, hainbat lagun gehiagok parte hartu dute bertan, eta erran liteke kasik lan kolektiboa izan dela. Eskerrik beroenak hemendik ere denei.

https://open.spotify.com/artist/0O6P9R9FfVix4h9bFbO7ae

Katalogoa