Appa Hi! eta hika.ahotsak.eusAintzane AgirrebeƱa eta Idoia Etxeberria
Aurkezpena
Badihardugu Euskara Elkarteak hitanoaren inguruko aurtengo nobedadeak aurkeztuko ditu: batetik, Appa Hi! aplikazioaren 2024ko bertsioak eta, bestetik, Hika.ahotsak.eus webgunea.
Hika.ahotsak.eus webgunean ahotsak.eus webgunean hitanoari buruz eta hika jasotako testigantzak batu ditugu, Euskal Herri guztikoak, eta baita gai horrekin lotuta prestatu ditugun ikus-entzunezkoak ere. Hitanoari buruzko argitalpenak ere badatoz.
Appa hi! aplikazioa eskuko telefonoaren bidez hitanoa ikasteko aplikazioa da. Jolastuz ikasi: modu errazean, jolasean, ia konturatu gabe 5 astean hitanoaren oinarriak ikasteko aukera ematen du. Oinarri teorikoak eskaintzen ditu, baina ikasketa prozesuaren funtsa galdera-erantzun estiloko jokoa da. Batuko bertsioari beste herri batzuetakoek jarraitu die. Bi proiektuok Badihardugu Euskara Elkarteak garatu ditu, CodeSyntax-ekin elkarlanean.