Erronka digitalak. Nola garatu erabilera kritikoa?Ikusgela eta Badalab
Aurkezpena
Nor gara sarean? Nor izan gaitezke? Zenbateraino gara pantailen esklabu? Bada zurrunbilotik ateratzerik? Adimen artifizialak sortzen duen hori artea da? Eta norena da jabetza? Noren esku dago internet mugatu eta arautzea? Zein oztopo ditu euskarak sarean? Erabili dezakezu irudi edo bideo bat zuk nahi duzunerako? Zein alde dago BITetatik QUBITetara? Nola bereizi egia eta gezurra albiste faltsuen garaian?
Zortzi bideoko saila aurkezten du Badalab, hizkuntza berrikuntza laborategiak; eta Ikusgela, euskarazko bideo libreen atariak. Bideo hauen helburua bikoitza da: alde batetik, gai bakoitza ulertzeko tresnak eskainiko dira eta, bestetik, hizkuntzaren aldagaiak gai hauek zeharkatzerakoan sortzen dituen kezka, aukera eta galderei ere eutsiko zaie. Saio honetan bideo guztien irakaspenak laburtuko dira, saileko bideo berezi bat primizian aurkeztuko da, eta ondoren solasaldi bat egingo da.