Egunen akaberaGarazi Albizua
Liburu aurkezpena
Barras hamasei urteko gaztea da eta Santurtzin bizi da. Bere familia bitxia da, berezia, iluna. Isiltasunak gobernatzen du bere etxea. Ez du oraindik aitortu, baina beldurra dio munstroari. Munstroei. Ondoan beti izango ditu Youssef eta Euskolabel, bere lagun minak, bere zaintzaileak. Ondoan dituen bitartean, ez da ezer gertatuko. Edo bai. Bere familiaren sekretuak azaleratuko dira, Barrasen bizitza irauliz. Munstroari aurre egin beharko dio, ez du beste aukerarik.