MuganBizirik ez bagaude

Disko aurkezpena

Mugan Donostian jaiotako zazpikote gaztea da. Kantuen sorrera 2017an hasi bazen ere, 2019an eman zituzten haien lehen kontzertuak. 2020ak ezarritako bizimodu berriaren ondorioz, taldeak urtebeteko kontzertu etenaldia jasan zuen; tartean, Udabiberri (2020), aurkezpen kantu gisa argitaratuz. Une zail haietan taldeari indarra emateko asmoz, Kutxa Kultur Musikaren atea jo zuten. Bertan hautatuak izanaren ondorioz, taldea berpiztu, eta proiektua indartzen hasi ziren. Urte hartan, Kalean (2021) eta Pangea (2021) argitaratzeaz gain, hainbat kontzertu eman zituzten Euskal Herriko herri desberdinetan, beste talde batzuekin kolaboratzeaz gain. Gaur egun, taldeak bere lehen lan luzea aurkeztu berri du; Bizirik Ez Bagaude (2022). “Sentitzeko beharraren aldarrikapen bat da. Norberaren egia eta kanpokoaren arteko talkak sortzen duenaren inguruko hausnarketa.” Eszenatokietan lan berria aurkezteko unea dute orain.

Abenduak 9

16:50 - 17:20

Ahotsenea Musika – Plateruena