Garazi Albizua, Olga Carmona, Bertol Arrieta eta Sandra Garayoa,"Iruleak" eta "Hodeien gaineko aldean" Txalaparta

Liburu aurkezpena

Iruleak: Hiru dira iruleak: Kloto, Lakesis eta Atropos. Beldurgarriak, boteretsuak eta independenteak. Gizakien patuaren jabe eta gidari… baina, hargatik, Lurrean aspaldi ahaztuak. Asper-asper eginda, Klotok jolas tentagarri bat proposatu die ahizpei: ehuntzeko hariak hartu, eta lurtar baten bizitzan eragingo dute. Lurrean, Dickensen Eguberri kanta ezagunean bezala, Mar gazteak hiru mamuren bisita izango du. Ez da Gabon gaua, ordea, eta bisitariek ez diote alegiazko irakaspenik eman nahi; behinola bizi izan ziren emakume esanguratsuak dira: Margaret Fuller, Margarita Nafarroakoa eta Inés Joyes y Blake. Emakume beldurgarriak, boteretsuak eta independenteak, inondik inora ahaztu behar ez genituzkeenak. Garazi Albizuaren testu iradokitzaileak eta Olga Carmonaren ilustrazio indartsuek gidatuko gaituzte istorio irudimentsu honen bilbean, historia eta fantasia abilezia handiz harilkatuz. // Hodeien gaineko aldean: Bikotekidearen suizidioak sortutako mina jasan ezinda, bidaia batean abiatuko da Leire. Antsietateak ez dio urrun joaten uzten, ordea, eta errepideko gasolindegi batean geratuko da helmugara iritsi aurretik. Ezleku horretan egin beharko dio aurre doluari, Fernando Rusek Artikoan bizi izan zuen abentura lagun duela: 800 kilometroko bidaia, bakarrik eta oinez, ipar polo geografikoa helburu.

Abenduak 8

13:30 - 14:00

Ahotsenea Literatura – Musika Eskola