Iñaki Cid y Karmele Mitxelena "Behin batean Loiolan" eta "Haragizko mamuak" Donostia Hiria Saria

Liburu aurkezpena

Etxeko istorio bati tira eginda sortu du egileak, istorio honetako protagonistetako bat bihurtuta, antzezlan bat: emakume ezkonberri baten heriotza tragikoaren pasadizoa. Egileak, ordea, komediaren eta ironiaren arintasuna baliatuz jakin du gaiari gaurkotasuna ematen orain ia ehun urte gertatutako pasadizoari. Bide batez, hizpidera ekarriko ditu arautik kanpoko sexu-joerekiko iraganeko eta egungo errezeloak, adineko emakumezkoak nahiz neskatxa gazteak protagonista dituztenean batez ere. // Guraso zaharren ezintasuna nola-hala daraman semea, bere bizitza noragabea zuzentzeko asmoz bikote-zita batera jotzen duen norbait, etxeko jaun-andreen gustuak bete behar dituen neskame etorkina, ama izatea lortzeko gorriak ikusteko prest dagoen emakume ez haiz gaztea… Hezur-haragizkoak dira istorio hauetako pertsonaiak, ukigarriak haien arazoak, zinezkoak haien minak. Baina, aldi berean, badute mamuzko zerbait ere, alderdi ezkutu, lauso, atzemanezin bat. Gizon-emakumen asegaiztasunaz, ezagutzen ez dugunaren ikaraz edo ondoegi ezagutzen dugunaren beldurraz hitz egiten digu Karmele Mixelenak, prosa dotore eta malgu, eder bezain adierazkorraz, Donostia Hiria saria irabazi duen ipuin-bilduma honetan.

Abenduak 9

18:00 - 18:30

Ahotsenea Literatura – Musika Eskola