Luisa Carnés - "Hamairu ipuin"Itzultzailea: Danele Sarriugarte. Erein.

Liburu aurkezpena

Luisa Carnésen lehenengo argitalpena euskaraz. Narrazioak Errepublikako, Gerra Zibileko, Gerraosteko, eta Mexikora erbesteratu zenean idatzi zituen garaikoak dira. Espainiako literaturaren historian dagoen ahotsik esanguratsuenetariko bat da Carnésena, baina erabat ixildua orain arte. Errealismo soziala egilearen ikuspuntutik: lan baldintza txarrak, emakumeen eskubideen aldeko borroka, garai soziala eta ekonomikoaren islada…. Kontalari bikaina da, eta deskribapenak egiten maisua. Artifiziorik gabeko ahotsa du Carnések, baina, bere estilo zailduak, benetan magikoa bihurtzen du, indartsua, argia. Ipuinak gogorrak dira, islatzen dituen garaiak bezalaxe. Bere lana zehatza da; hitz oro tentu handiz aukeratu izan balu bezala. Artefaktu bikaina leku guztietatik begiratuta ere.

Abenduak 10

14:00 - 14:30

Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)