
Din Dilin DanPello Añorga eta Saroa Bikandi

Liburu aurkezpena
Haur txikientzat, baina batez ere hezitzaile eta gurasoentzat.
Din Dilin Dan euskal ahozko tradiziotik jasotako formulez, kantez eta poesia ludiko-koralez osatuta dago eta, horretaz gain, Pello Añorgak berak sorturiko piezez eta jolasteko poematxoez: hala nola elkar ukitzeko, kilimak egiteko, kulunkatzeko, trostan aritzeko, lo egiteko, esnatzeko, bazkaltzeko, bedeinkatzeko, konjuratzeko, izakiekin hitz egiteko, egun bereziak partekatzeko eta abarretarako