Izenik gabeko diseinua(9)

Kimuak laburmetraiaHemen bizi da maitasuna (Enara Garcia eta Ainhoa Olaso) Irrits (Maider Oleaga) Lanbroa (Aitzol Saratxaga)

Film emanaldia

Hemen bizi da maitasuna: Matixa, 22 urteko gaztea gurasoen etxean bizi da. Logela eta egonkortasuna hankaz gora jarrita, egoera lehertu egiten zaio. Familiatik kanpo bilatzen du babesa, lagun duen Leirek lagunduta. Amarengandik askatzeak libreago egingo duela erabakita, etxetik joateko hautua egiten du.

Irrits: Izaro eta Clara, 17 urteko neska nerabe bi, begirale lanetan ari dira haurrentzako udalekuetan. Egun berotsu batean, Clarak irrikaz musukatzen du laguna. Izaro, grinak itsututa, noraezean dabil gertatu zaiona kudeatu nahian, baina prest dago Clarari jarraitzeko, hark nahi duen eremura.

Lanbroa: Aita-alaba bakarrik bizi dira baso urrun eta aldendu batean. Bizi ere ikaratuta bizi dira, zuhaitz artetik aldiro sortzen den lanbroak erabat kaltetu eta suntsitzen baititu izaki bizidun ororen gorputz eta gogoa. Babesten saiatzen diren arren, lanbroa gero eta hurbilago dator.

Abenduak 8

19:00 - 20:00

Irudienea – Zugaza