Punkaren beste aldeaPerlata

Film emanaldia

Iraupena: 30

Jesusi Etxebarria, 80 urteko emakume Arrasatearra da. Ahizpa, laguna eta irakaslea, herrian oso ezaguna eta aparteko elegantziaduna. 50 urtez ibili da musikako klaseak ematen, musika hezkuntza, pianoa, gitarra, baxua... erakutsi izan du 70 urtetekin jubilatu zen arte. Bere erakusteko modua berezia eta bakarra izan da, ikasle bakoitzaren neurrira lantzen zituen baladak zein punk abestiak. Besteak beste, Perlata musika taldeko kideen irakaslea izan da. 50 urterekin gitarra elektrikoa hartu eta musikarekin lehen hurratsak ematen lagundu zien hainbat eta hainbat gazteri. Perlatak dokumental biografiko bat egin nahi izan du, Jesusik Arrasateko musika eszenari egin dion ekarpena kontatuz. Jarrera eta pasioa daramatza izaeran Jesusik eta hori jaso dute hauek eta beste ikasle askok berarengandik. Omenaldi bat egingo diote eta sorkuntza honek abesti berezi bat izango du bere baitan. Punkak ez du mugez eta patroi sozialez ulertzen eta Jesusik hala erakusten du, musika pasioa da eta norbere bidea bakarra eta autentikoa. Jesusi Etxebarria agertzen da hiztegian “autentikoa” hitza bilatzean.
 

Abenduak 9

13:45 - 15:00

Irudienea – Zugaza