KIMUAK laburmetraiakSorbeltza (Iban del Campo), Ximinoa (Itziar Leemans)

Film emanaldia

SORBELTZA

Iban del Campo – Ekoizpena: Limbus Filmak
16:23 – Drama
Hiru lagun daramatzala itsasoratu da belaontzi bat. Emakume bik eta gizon batek triangelu bitxi zein misteriotsua osatzen dute. Bainuak itsaso erdian, elkarrizketa luzeak gauetan eta tentsio sexuala. Loezin latzak eta askatasun beharrizanak baldintzatuko dute itsasaldiaren norabidea.

XIMINOA
Itziar Leemans – Ekoizpena: Gastibeltza, Al Borde Films
25:12 - Drama
Euskara eta frantsesa
Junek lehen udako lana lortu du: Constance zaintzea, maitasun falta handia duen neskato sentibera. Umea laster lasaituko da, eta urte osoan zehar haren umezaina izateko itxaropenak ilusio handia pizten dio Juneri. Baina haurrarekin gero eta lotura estuagoa egin ahala, Junek klase harremanen bortizkeria eta bere izaeraren ukapena ezagutuko ditu.

Abenduak 7

18:00

Irudienea – Zugaza