Gazte eztanDA!

Zatoz Durangora! Zatoz lagunartera! Zatoz euskal kulturak emoteko daukanarekin ondo pasatzera!

Abenduaren 9an, Durangoko Azoka gazteen topaketa izango DA!

Goizeko 10:30etik 20:00etara, orduerdiro ekitaldi bat aurkituko duzu EGITARAUAN.

Baina gazteok eztanDA! egiteko hauxe prestatu dugu bereziki

14:00 Gazte bazkaria. Topalekua: Landakoguneko plaza. Ekarri jatekoak etxetik!

17:00 Ginkana: jende berria ezagutzeko, azokan murgiltzeko, sariak eskuratzeko...

Parte hartzera animatzen zara?

Eta amaitzeko.....

19:00 Elektrotxarangen JAIA

Laguntzaileak