Hamabost zauri LH Durangoko Kurutziaga ikastola.
Mike DBH1 Gasteizko Olabide.
NORK HAR DEZAKE PARTE?
Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergo mailetako ikasleei zuzendutako lehiaketa da.
Bi kategoriatan banatuko dira sariak: Lehen Hezkuntza eta DBH-Batxilergoa.
ZER EGIN BEHAR DA?
Pertsonen gorputzak edo eskura izaten ditugun elementuak erabilita, euskarazko disko baten azalean agertzen den irudiarekin bat etorraraziko da. Liburuaren edo diskoaren izenburua argi eta garbi ikusi behar da.
Argazkia PORTADA! gaiarekin, ikastetxeko datuekin, zein kategoriatan parte haratzen den zehaztuz, eta harremanetarako datuekin ondorengo e-mail honetara bidali beharko da: ikaslegoiza@durangokoazoka.eus
Horrez gain, ikastetxearen sare sozialetan #portaDA eta #59DA traolak erabilita zabaltzea ere eskertuko genuke.
EPEA
Lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 29ra arte egongo da zabalik.
SARIA
Bi sari egongo dira, kategoria bakoitzeko bat; Lehen Hezkuntza eta DBH-Batxilergoa
Sari modura, “Musikariak Eskoletan” programako saio bat eskainiko zaie aukeran ikastetxe irabazleei.
BALDINTZAK
Aurrez beste inon argitaratu gabeko argazkia izan behar da.
Ikastetxe bakoitzak argazki bat baino gehiago aurkeztu ditzake.
Argazkiak oinarrizko eskubide eta askatasunekin koherentea izan behar du, pertsonen duintasuna eta adin txikikoen eskubideak errespetatu behar ditu.
Horrez gain, indarrean den araudia bete behar du. Hortaz, ezin dira urratu hirugarrenen eskubideak, bereziki jabetza intelektualarena, ohorearena, pertsonaren eta familiaren intimitatearena eta norberaren irudiarena, ezta hirugarrenen datu pertsonalen erabilerari dagokiona ere.
EGILEA
Argazkia parte hartzaileek beraiek egindakoa izan beharko da. Jabetza intelektualaren eskubideak lehiaketako parte hartzaileenak izango dira osorik.
ADIN TXIKIKOAK
Argazkian pertsonen irudiak agertzen badira, derrigorrezkoa izango da gurasoen baimen sinatua eskuratzea. Haiek onartu eta baimendu beharko dute beren seme-alaben irudia agertzen den argazkia lehiaketa honetan erabiltzea eta horri dagozkion webgune eta sare sozialetan argitaratzea. Ikastetxe partehartzaileari dagokio baimen horren kudeaketa.
CC LIZENTZIA ASKEA
Argazkiak Creative Commons (Aitortu-Ez Komertziala-Partekatu Berdin) lizentziapean argitaratuko dira sare-sozialetan. Lizentzia horrek beste erabiltzaileei argazkia berdin partekatzeko aukera emango die, betiere jatorrizko egilea nor den aitortuz eta helburu ez komertzialekin egiten bada.
ARGAZKIEN HEDAPENA
Lehiakideek aurkeztutako argazkiak Durangoko Azokako komunikazio sareetan egon daitezke ikusgai.
EPAIMAHAIA
Epaimahaia Durangoko Azokako komunikazio lantaldea.
IRABAZLEAK
Argazki irabazle bakarra aukeratuko da kategoria bakoitzeko eta ikastetxea izango da sariduna.
2024-2025 ikasturtea amaitu aurretik erabilgarri izango da saria, ikastetxearen eta sortzailearen agendaren arabera adostutako datan eta sortzaileak eta Durangoko Azokak adostutako baldintzetan.
Epaimahaiaren ebaluazio irizpideak honako hauek izango dira: konposizioaren kalitatea eta sormena.
Durangoko Azokaren sare sozialetan jakinaraziko dira lan irabazleak #portaDA eta #58DA traolak erabilita Ikasle Goizean (abenduaren 5an)
IRUDI ESKUBIDEAK
Parte hartzaileek baimentzen dute euren izen-abizenak eta irudia argitaratzea lehiaketarekin zerikusia duen edo horri buruzko informazioa ematen duen edozein hedabidetan, nahiz Durangoko Azokako komunikazio sare digitaletan, baita lehiaketa honetan sor daitezkeen hurrengo edizioetan erabiltzeko ere. Baimen honen truke antolatzaileak ez dira ordainsari bat ematera behartuta egongo.
BERTAN BEHERA EDO SARIA HUTSIK
Saria hutsik gera daiteke lehiakiderik ez delako aurkeztu edo parte hartze baldintzetakoren bat bete ez delako.
Ez da antolatzaileen ardura izango parte hartzaileen datuen egiazkotasuna ziurtatzea. Hortaz, datuak ez badira zuzenak eta guztiz osaturik ez badaude, parte hartzailearen ardura izango da antolakuntzak berarekin harremanetan jartzeko modurik ez izatea, eta saria galtzeko arriskua ez saihestea.
OINARRIAK ONARTZEA
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar. Durangoko Azokako web orrian egongo dira argitaratuta.