Dabilen pentsamenduaJakin Fundazioa
Mahaingurua
kitaldian parte hartuko dutenak: Mariluz Esteban Ibai Atutxa Maialen Akizu Lorea Agirre
Jakinek argitaratu duen 'Jakin beharreko 222 esaldi' liburuaren harira, mahaingurua da euskarazko pentsamenduaz gogoeta egiteko. Hain zuzen, liburuak 1959tik hasi eta 2024ra Jakinen idatzi duten 222 artikulugileren esaldi bana biltzen ditu, euskal pentsamenduaren lagin bat osatuz eta ibilian dabilen pentsamendu bat adieraziz.
Mahainguruan, Mariluz Esteban, Ibai Atutxa eta Maialen Akizu pentsalariek euskal pentsamenduaren gaia landuko dute: nondik gatozen, ze baldintzapen eta indargune dakartzan euskaraz eta euskaratik pentsamendu bat sortzeak, nork pentsa lezakeen eta nork ez eta non den zilegi pentsatzea eta on ez, egun ze auzi ditugun esku artean eta nondik pentsatu behar ditugun...