Askatasun doinuaZorrotz liburuak
Liburu aurkezpena
Ekitaldian parte hartuko dutenak: Mariñe Jauregi (ilustratzailea) eta Mitxel Elortza (idazlea)
“Askatasun doinua” ipuinak haurrak erdigunean jarri nahi ditu. Enpatia, elkartasuna eta kulturartekotasuna balioan jarriz, musika eta artearen bidez palestinar herriari ez dagoela bakarrik erakutsiko diogu. Garrantzitsua da haurrei egoera azaldu eta euren parte hartze aktiboa ahalbidetzea. Izan ere, 20.000tik gora adingabe hil ditu Israelek azken urtean eta beste horrenbeste galduta, desagertuta, atxilotuta, hondakinen azpian edo hobi komunetan lurperatuta daude Save the Children erakundeak emandako datuen arabera. Ikasturte hasiera oso bestelakoa izaten ari da Gazan, non eskolen %90 baino gehiago suntsituak izan diren. Musika hizkuntza unibertsala da, zeinen bidez egoera bidegabeak edota sentimenduak helarazi ditzakegun. Gaza eta Zisjordaniak interpretatutako askatasun doinuaz salatu dezagun haien egoera mundu osoan zehar